Azpeitiko landare inbaditzailearen atzetik

                                                                                                                                                                                                      

Urola ibaiko landare inbaditzailea ikertzen

 Joan den ikasturtean Ikasberri Azpeitiko Ikastolako DBH 2ko ikasleek espezie inbaditzaileen inguruko lana egin zuten; eta egindako lana herritarren aurrean azaldu, 2008ko urtarrilaren 24an.
 

Ikasle eta irakasleek, Berde-berdea ingurumen programaren barruan, "GPS hargailuaren erabilera hezitzailea" lantzen duen egitasmoan parte hartu zuten. GPS-aren bidez ikerlana burutzeko, inguruan ditugun espezie inbaditzaileak ezagutu zituzten, identifikatu eta informazioa bilduz. Bereiziki, Urola ibaia ertzean ugaritzen ari den Poligono Japoniarra aztertu zuten, landare inbaditzailea noraino hedatua dagoen ikusteko. Landare honen, hedapen ikusgarriaz ohartarazita, hori desagertarazteko metodoak ezagutu eta esperimentatu zituzten.

 Ikerlan honen emaitzak ezagutarazteko Ikasberri ikastolako ikasle-irakasleek, gurasoentzako eta herritarrentzako hitzaldia antolatu zuten.
  

  Informazio gehiagorako:

                                                                 - Albistea, Urola Kostako Hitzan argitaraturikoa.
                                                                - Espezie inbaditzaileei buruz gehiago jakiteko