B1. ANIMALIEN NUTRIZIOA
6/65

Ikusi dugu nutrizioaren helburua izaki bizidunak materiaz eta energiaz hornitzea dela. Elikagaiak hartuz zelulek energia lortu eta beren osagai organikoak sor ditzakete.

 

Animaliak ez dira gai elikagai inorganikoetatik abiatuz molekula organikoak sortzeko; hori dela eta, aurretik elaboratutakoak hartu behar dituzte. Elikadura mota horri heterotrofo deritzo.

 

Aurrerago ikusiko duzu landareek beste elikadura mota bat dutela, autotrofo izenekoa.