D1. ZER DA ARNASKETA?
23/65

Arnasketak bi esanahi dauzka, funtzio beraren bi aspekturi dagozkionak: a) bata, gasen trukaketa (kanpo-arnasketa), prozesu horren bidez oxigenoa kanpoaldetik arnas aparatura eta zeluletara eramaten da, eta karbono dioxidoa (CO2) kanporatzen da; b) bestea, arnasketa zelularra (barne-arnasketa), edo zelula-mailan gertatzen diren erreakzio metaboliko edo zelularren multzoa. Zelulek oxigenoa behar dute eta CO2 hondakin moduan kanporatzen dute.

Orain, gasen trukaketa aztertuko dugu. Arnas aparatuak egiten du zirkulazio-aparatuaren laguntzarekin (ez beti).

berriro