E3. ZIRKULAZIO-EREDUA
33/65

Animalia-erreinuan zenbait zirkulazio-aparatuaren ereduak daude. Ornodunek dituzte sistemarik konplexuenak; guztiak itxiak dira, hau da, odola beti odol-hodietan garraiatuko da. Ornodunen artean badira hainbat eredu.

Jarraian, arrainarena (sinpleena) eta ugaztunena (konplexuena) ikusiko ditugu.