F1. ZER DA IRAIZKETA?
40/65

Zelulek zaborra ekoizten dute; CO2, amoniakoa eta urea… bezalako hondakinak, gorputzetik kanporatu behar direnak. Izaki bizidunek zenbait substantzien gehiegizko kopurua ere deuseztu behar dute, urarena eta gatzena, esaterako. Horretaz guztiaz hainbat organo eta sistema arduratzen dira, bereziki, iraitz-aparatua.

 

Iraizketa sistemak hondakin sustanziaz (azido urikoa, urea, amoniakoa…) beteriko odola iragazteko gai izan behar du; eta deusezteko, gehiegizko ur eta gatzekin batera.