G1. ZUHAITZEI BEGIRA
46/65

Izaki bizidun guztiok behar ditugu elikagaiak, etengabeko zelula-galera berriztatzeko, hazkuntza posible egingo duen materia lortzeko, mugitzeko, ugaltzeko, energia izateko, eta abar.

A5 ataleko eskeman ikusi dugunez, elikagaiak eta energia hartu, eraldatu eta bizitzeko behar duen materia eta energia bilakatzean datza landareen nutrizioa.