G1. ZUHAITZEI BEGIRA
47/65

Txangoan dabiltzan gazte batzuk pagadi batean geratu dira hamaiketakoa egiten. Halako batean honako galdera hauek plazaratu ditu batek:

Nola elikatzen dira zuhaitzak? Zer jaten dute? Animaliok behar ditugun elikagai berak behar dituzte? Nondik hartzen dituzte elikagaiak? Arnasten dute? Digestioa egiten ote dute? Nondik lortzen dute bizitzeko beharrezkoa duten energia?