1.ARROAK EZAGUTZEN / 1.1 ARABA / 1.1.1 Ibai-arroak osatu.

Irakurgaia:

Zer da ibai-arroa?

Arroak gorabehera geografikoek (gehienetan mendiek) mugatzen dituzten lurraldeak dira. Eremu horretako ibaiadar nahiz iturburuetako urak isuri egiten dira, eta arroan zehar doan ibai nagusira husten dira. Ibai nagusiek, berriz, arroetan pilaturiko ur guztia bideratu eta itsasora nahiz beste ibai handiago batera isurtzen dute. Araban 8 arro nagusi ditugu: Araia (Arakil), Zadorra, Ega, Omecillo, Inglares, Puron, Baia eta Ebro.

Jarduera:

Hona hemen Arabako ibai-arro nagusiak eta haien ibaiadar batzuk. Osa ezazu taula, izenak dagokien tokira arrastan eramanez, denbora agortu aurretik.