3.URAREN KONTSUMOA / 3.1 ZENBAIT DATU

Irakurgaia:

Ur-kontsumoa EAEn

Lurrari “planeta urdina” esaten diogu, baina Lurrean dagoen uraren % 94 itsasoan dago. Edateko, ureztatzeko eta abarretarako ordea, ur geza erabiltzen dugu. Euskal Herrian, zorionez, oro har ur faltarik ez badago ere, garbi dago ura gero eta urriago eta gero eta balio handiagoko ondasun bihurtzen ari dela, eta hori argi islatzen da uraren fakturan..Hori dela eta, beste zenbait produkturekin (zaborrekin, esaterako) jokatzen dugun legez jokatu behar genuke urarekin ere. Hondakinen arloan hain ezagunak diren hiru oinarriek¬ - murriztu, berrerabili eta birziklatu- urari dagokionez ere balio dute.

Jarduera:

Erantzun galdera hauei, emandako aukerak baliatuz, eta EAEko ur-kontsumoari buruzko hainbat kontu jakingo dituzu.