Nortzuk gara

Ingurumen eta zientzia heziketara zuzenduriko proiektuak garatu eta, hezkuntza nahiz gizarte alorrean, teknologia berrien erabilera bultzatzera zuzenduriko enpresa gara. Material didaktikoak egin, ikastaroak eman, ikastetxe nahiz beste erakundeekin elkarlanean jarduerak abiarazten ditugu, etab.

Egun, besteak beste, honakoak garatzen ditugu: Kutxaren Gizarte Ekintzaren eskutik, berde-berdea Ingurumen Proiektua Gipuzkoako ikastetxeetan. GPSarekin proiektuak zenbait ikastetxeetan: espezie inbaditzaileak lekutu, parkeetako landaredia aztertu, etab. “GPSa, tresna pedagogikoa” online ikastaroa. Hezkuntza-softwareak ekoitzi euskaraz nahiz erderaz,…

Aipagarri, Berriak, Nagusia »

2011/12/20 | Iruzkinik ez
darwinnaturgaia-copia

“Darwinen teoria: Argibide eta zalantza-iturri”, Naturgaiaren multimedia material didaktikoak 2. saria jaso du 2011ko Migel Altzo Sarietan.
Miguel Altzo e Ixaka Lopez Mendizabal Sari banaketa pasa den abenduaren 16an izan zen Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.

Darwinen Teoria. Argibide eta zalantza-iturri, DBHko ikasleei zuzendua dago. Animazioak ikusi eta jarduerak eginez, Darwinek Espezieen Jatorria liburuan …

Aipagarri, Multimedia, Nagusia »

2011/11/30 | Iruzkinik ez
hizkuntza-ekologia

Kutxako Berde-berdea proiektuaren barnean, Hizkuntza Ekologia izeneko interneterako multimedia material hezigarria argitaratu da. Lan hori www.berde-berdea.net orrialdean dago ikusgai, hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Hau du helburu nagusi: Munduko hizkuntzen aberastasuna azaldu, hizkuntza gutxituen inguruan, euskara barne, hausnartzea eta hizkuntzen arteko elkarbizitza bultzatu.

Horretarako, natura-ekologia abiapuntu dela, zenbait galdera planteatzen ditu: …

Aipagarri, EIMA, Nagusia »

2011/11/08 | Iruzkinik ez
unibertsoa

Lur planeta unibertsoan astronomiara hurbiltzeko oinarrizko ikasmateriala da.
Animazio eta jarduerez osatuta dago eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei eta jakin-mina duen edonori zuzendua dago. Web-nabigazio erraz baten bidez, unibertsoa esploratzeko ibilbide bat proposatzen digu; horrela, atalez atal, galaxiak, izarrak eta Eguzki-sistema arakatu eta Lur planetaren mugimenduak ezagutuko ditugu.

Ikasmaterial honek 6 atal ditu: unibertsoa, galaxiak, izarrak, planeta-sistemak, Eguzki-sistema …

Aipagarri, EIMA, Nagusia »

2011/11/08 | Iruzkinik ez
ura20

Azken urte hauetan, populazio-hazkundeak, industriaren garapenak eta ureztatze-nekazaritzaren hedapenak eraginda, ur-eskaera neurri gabe igo da herrialde garatuetan, eta gero eta nabariagoa da URA babestu eta zaindu beharreko baliabide preziatua dela. Baina,
Ba ote dakigu nondik datorren erabiltzen dugun ura? Zer aldaketa eragiten diogu edangarri bihurtzeko? Nola garbitzen dugu berriro naturara berritzuli aurretik? Uraren erabilpen iraunkorra egiten …

Aipagarri, EIMA, Nagusia »

2011/06/28 | Iruzkinik ez
eletrtxiki

Ikasmateriala, DBHko ikasleei zuzendua dago. Animazioak ikusi eta jarduerak eginez, elektrizitatearen aurkikuntzak gizartearen garapenean izan duen garrantziaz ohartaraztea du helburu.

Lotura: Elektrizitatearen ibilbidea

Aipagarri, EIMA, Nagusia »

2011/06/09 | Iruzkinik ez
gpsondo

Ikasmateriala, animazio eta jardueraz osatua, DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago. Gero eta ohikoagoa da GPSa erabiltzea leku batetik bestera mugitzeko, eta mundua hobeto ezagutzeko Google Earthera jotzen dugu.  Ezagutzen al dituzu tresna hauek eskaintzen dituzten aplikazio didaktikoak? Museoak barrutik ikusi nahi badituzu, distantziak neurtu, irudi historikoak ikusi, munduan zehar bidaiatu, ingurunea aztertzeko lan …

Aipagarri, EIMA, Nagusia »

2011/03/17 | Iruzkinik ez
hegaztiak

Ikasmateriala, DBHko ikasleei zuzendua dago. Animazioak ikusi eta jarduerak eginez, hegaztien mundua ezagutarazi eta horrekiko zaletasuna indartzea du helburu.

Lotura: Zaletasun zientifikoaren garrantzia: hegaztiekin lanean.

Aipagarri, Multimedia, Nagusia »

2010/10/25 | Iruzkinik ez
parkeak

Ikasmaterial berria, DBH eta batxilergoko ikasleei zuzendua. Animazioak ikusi eta jarduerak eginez, Aiako Harria, Pagoeta, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalak ezagutaraztea du helburu. Ingelesez ere ikusgai.

Material hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak bideratu duten Mendiz-mendi, Mendez-mende ekimenaren barnean kokatzen da.
Lotura: Gipuzkoako Parke Naturalak.