Home » Aipagarri, Multimedia, Nagusia

Hizkuntza Ekologia

30/11/2011 | 3 Comments

hizkuntza-ekologiaKutxako Berde-berdea proiektuaren barnean, Hizkuntza Ekologia izeneko interneterako multimedia material hezigarria argitaratu da. Lan hori www.berde-berdea.net orrialdean dago ikusgai, hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Hau du helburu nagusi: Munduko hizkuntzen aberastasuna azaldu, hizkuntza gutxituen inguruan, euskara barne, hausnartzea eta hizkuntzen arteko elkarbizitza bultzatu.

Horretarako, natura-ekologia abiapuntu dela, zenbait galdera planteatzen ditu: Bada loturarik ekologiaren eta hizkuntzen artean? Espezie biologiko guztiak babesten ditugun eran, ez genituzke hizkuntza guztiak ere babestu beharko? Ekologista sentitzeak ez gintuzke hizkuntzak babestera eraman beharko? Zein jarrera izan behar dugu norbanakook?

Lanaren oinarria 16 minutuko flash-film bat da, eta hiru zati ditu:

  • Munduko hizkuntzen aniztasuna;
  • Euskal Herriko hizkuntza-aberastasuna;
  • Eta norberak, zer?

Horrekin batera, hainbat jarduera eta baliabide eskaintzen ditu.

Material hori eskuragarri dago CD formatuan ere.

Lotura: Hizkuntza Ekologia

Tags: , , , , , , , ,